Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Eskola

Musika eskola

Historia

1979an sortu zen Berako Musika Eskola, Begoña Rudik bultzatuta, Berako Udalaren babesarekin. Irakasle bakarrarekin eta 30 ikaslerekin hasi zuen ibilbidea, gaur egun Labiaga Ikastolaren Altzateko egoitza den eraikinean. Ondotik, egungo kultur etxeko eraikinean, Ricardo Baroja eskolan eta Herriko Etxean ere izan zuen egoitza, harik eta 1991n egungo eraikinera pasa zen arte, lehendabizikoz egoitza propioa izan zena.

Baina egoitza ez ezik, egituraketan ere jauzi nabarmena eman zuen musika eskolak. Patronatu bilakaturik, Isidoro Fagoaga tenore beratarraren izena hartu zuen, eta proiektu pedagogiko sendo bat osatu zuen, egungoaren oinarri izan zena. Oposizio-lehiaketa bidez aukeratutako irakasle-talde bat ari da, gaur egun, irakasle lanetan.

Eskola udal patronatua da, eta udalbatzak izendatutako lau ordezkarik, eta eskolako zuzendariak eta idazkariak osatzen dute zuzendaritza-taldea. Hauek dira eskolaren estatutuak eta erabaki-organoak:

ISIDORO FAGOAGA estatutuak

Erabaki organoak

Instalazioak

  • 9 ikasgela
  • Kabina
  • Erabilera anitzeko gela, agertokia eta soinu ekipamendua dituena.
  • Irakasle-gela
  • Administrazioa
  • Artxiboa

Idazkaritza

  • Esther Irazoki
  • Ohiko ordutegia:
  • Astelehenetik ortziralera: 16:00etatik 19:30era
  • Eguberri, Aste Santu eta udako ordutegia: 9:30etik 13:00etara
  • Tel. 948 631 205