Eskaintza pedagogikoa

Irakasgaiak

- Haur Hezkuntza (3-6 urte). Irakasleak: Marijo Vergara eta Nerea Pérez.

- Musika hizkuntza (haurrak, helduak). Irakaslea: Jon Aizpuru

- Musika-kultura. Irakaslea: Maider Aizpurua

- Abesbatza (haurrak, helduak). Irakaslea: Jon Aizpuru

- Talde instrumentalak:

  • Perkusioa. Irakaslea: Igor Telletxea
  • Txistua. Irakaslea: Mari Joxe Gaztelumendi
  • Akordeoia. Irakaslea: Nerea Pérez
  • Trikitixa. Irakaslea: Nerea Pérez
  • Helduen taldea . Irakaslea: Igor Telletxea.
  • Biolin taldea. Irakaslea: Maider Aizpurua.
  • Gitarra taldea. Irakaslea: Araitz Bizkai.
  • Talde instrumentala.Irakaslea: Aitor Mitxelena

-  Musika-tresnen ikasgaiak:

  • Pianoa-teklatuak. Irakaslea: Marijo Vergara
  • Akordeoia-trikitixa. Irakasleak:  Nerea Perez
  • Txistua. Irakaslea: Mari Joxe Gaztelumendi
  • Perkusioa. Irakaslea: Igor Telletxea
  • Tronpeta. Irakaslea: Jon Aizpuru
  • Biolina. Irakaslea: Maider Aizpurua
  • Saxofoia. Irakaslea: Aitor Mitxelena
  • Klarinetea. Irakaslea: Aitor Mitxelena
  • Gitarra klasikoa-elektrikoa. Irakaslea: Araitz Bizkai
  • Panderoa. Irakaslea:Igor Telletxea

Proiektu pedagogikoa

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika eskolak Ikaskuntza Adierazgarriaren Teoriak eta Konstruktibismoa hartzen ditu ardatz, honako printzipioen arabera:

  • Ikasle bakoitzak bere ikaskuntza eraikitzen du. Irakaslea bitartekaria da, laguntza eta irtenbide teknikoak eskaintzen dituena ikasleak garatzen duen prozesu pertsonalean.
  • Irakaskuntza oro ikaslearen garapen mailatik abiatzen da.
  • Prozesu bakoitza desberdina da, norberaren beharren arabera egokitzen dena, bere eboluzio eta ikasteko abiaduraren arabera.
  • Ikaskuntza molde berriak ikasleak dakienaren eta menperatzen duenaren gainean oinarritu behar dira. Edukiak ikaslearen desio eta ezagutzatik ahalik eta erakargarrien eta hurbilen egon beharko dute.
  • Irakaslearen heziketa esku-hartzeak helburu nagusia izan behar du ikasleak bere kabuz ikasten ikas dezala.

Eskola ahalik eta demokratikoena izan dadin, gurasoen, irakasleen eta ikasleen arteko lan asoziatiboa bultzatzen du, ikastetxearen, Udalaren eta Hezkuntza Administrazioaren arteko harremana ahalik eta emankorrena izan dadin.

Eskolaren helburuak dira:

  • Musika arloko irakaskuntza ez arautua eskaintzea, izaera guztiz praktikoa duena, eta taldeko musika bultzatuko duena.
  • Bere gaitasunengatik, bokazioagatik edo interesengatik baldintzak eta borondatea duten ikasleei formakuntza sakonagoa eskaintzea, araututako irakaskuntzara sarbidea izan dezaten.
  • Musika Eskolaren ekintza eremua denean musikaren kultura zabaltzeko elkarlana sustatzea bertzelako ikastetxeekin zein gizarteko elkarte eta eragileekin.
  • Bertze musika eskola batzuekin harreman iraunkorra eduki eta koordinatu irakaskuntza metodologiak, ekintzak zein antolaketa ereduak partekatzeko.
  • Musika bere osotasunean ulertzeko beharrezkoak diren oinarrizko irakaskuntza teorikoa eskaintzea.
  • Musika mota guztiak aditzeko gustua bultzatzea, izaera kritikoa erraztuz eta garatuz.
  • Irakaskuntza aktiboa garatzea, non irakaslea bitartekaria izanen den, autoritarismoa edo zigorrak baztertuz.
  • Eskolaren kudeaketan irakasleek, gurasoek, ikasleek eta irakasle ez diren langileek parte har dezaten bultzatzea.
  • Irakasleen etengabeko formakuntza erraztea.
  • Kanpo zein barne komunikaziorako bitartekoak erabiltzea eta garatzea.
  • Herri musikaren kulturan modu positiboan eragitea, ez bakarrik ikaslearen formakuntzaren bidez, baita Berako gizartean ere esku hartuz, eskolako taldeen etengabeko jarduera publikoaren bitartez.

IKASKETEN EGITURAKETA

1. MAILA
IRAKASGAIA IRAUPENA IKASTURTEA MUSIKA TRESNA
Musika eta mugimendua 3 Ordu 1 Lehenbizikoa
Musika eta mugimendua 4 Ordu 1 Bigarrena
Musika eta mugimendua 5 Ordu 1 Hirugarrena
Musika eta Mugimendua 6 Ordu 1 Laugarrena 30 minutu
IRAKASGAIA MUSIKA HIZKUNTZA MUSIKA TRESNA
Prestakuntza 2 ordu 30 minutu
2. MAILA
IKASTURTEA MUSIKA HIZKUNTZA ABESBATZA TALDEA MUSIKA TRESNA
LEHENBIZIKOA 2 ordu Ordu 1 40 minutu
BIGARRENA 2 ordu Ordu 1 40 minutu
HIRUGARRENA 2 ordu Ordu 1 abesbatza edo taldea 40 minutu
LAUGARRENA 2 ordu Ordu 1 abesbatza edo taldea 40 minutu
IKASTURTEA MUSIKA KULTURA ABESBATZA EDO TALDEA MUSIKA TRESNA
BORTZGARRENA Ordu 1 Ordu 1 abesbatza edo taldea 40 minutu
SEIGARRENA Ordu 1 Ordu 1 abesbatza edo taldea 40 minutu
“Oinarrizko Maila”ko diploma ez-arautua
3. MAILA
IRAKASGAIA TALDEA MUSIKA TRESNA
AMATEURRA (HAUTAZKOA)
Musika-informatika Taldea 40 minutu
Musika-kultura Taldea 40 minutu
PROFESIONALA (HAUTAZKOA)
Musika Hizkuntza Espezializatua Taldea 50 minutu
Harmonia Taldea 50 minutu

Facebook