Albisteak

2018-19 IKASTURTEKO AURREMATRIKULA

Apirilaren 30tik*  maiatzaren 11ra arte (biak barne) irekiko da datorren ikasturteko aurrematrikula epea.

*Oharra: apirilaren 30a itxita dago Musika Eskola (begiratu egutegia)

18-19 Aurreinskripzioa


irakurri gehiago»

ANDOAINGO KLARINETE LAUKOTE JAIALDIA

ANDOAINGO KLARINETE LAUKOTE JAIALDIA

B&B Klarinete Laukoteak, 2018ko martxoaren 17an Andoainen ospatu zen KLARINETE LAUKOTE JAIALDIAn parte hartu zuen. Laukote hau Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolako bi kidek eta Beasaingo Musika Eskolako bertze bi kidek osatzen dute; Ainara Pacheco eta Julia Artieda izan ziren Berako partaideak.

Zorionak laukote egindako lanagatik!!!!!

B&B KLARINETE LAUKOTEA


irakurri gehiago»

HERNANIKO XIII. TXISTULARI GAZTEEN JAIALDIA

HERNANIKO XIII. TXISTULARI GAZTEEN JAIALDIA

Joan den martxoaren 24an XIII. TXISTULARI GAZTEEN TXAPELKETA burutu zen Hernanin.

Gure eskolako bi ikasle hauek parte hartu zuten A Mailan, 12 urte edo gutxiago taldea:

Sara Alzuguren Zabala, oroigarria eta zilarrezko saria June Lasarte Rodríguez, oroigarria Gehiago ikusteko:  http://goizetik.blogspot.com.es/2018/03/xiitxistulari-gazteen-txapelketa.html


irakurri gehiago»

ARANTZAKO III. TRIKITIXA JAIALDIA

ARANTZAKO III. TRIKITIXA JAIALDIA

 ISIDORO FAGOAGAko 4 trikitilari eta txistulari batek Arantzako III. Trikitixa Jaialdian hartu zuten parte martxoan 10ean


irakurri gehiago»

ANDOAINGO PIANO JAIALDIA

ANDOAINGO PIANO JAIALDIA

Berako pianojoleak

Euskadi, Nafarroa eta Frantziako 733 pianojoleak parte hartu zuten otsailaren 24 eta 25 egunetan 13. Andoaingo Piano Jaialdian herriko “Bastero” Kultur Etxean.

Berako ikasleak lortu dituzten dominak:

A Maila, barkalaria, (11 urte arte) LUKA NEWELL: urrezko domina eta ohorezko diploma A Maila, lau eskutara (11 urte arte) AXURI ZAPIAIN eta ONINTZA GOIA:  urrezko...
irakurri gehiago»

MUSIKARI TTIKIAK Tailerra

MUSIKARI TTIKIAK Tailerra

Zer da?    Musika Tailerra - Musikaren, jokoaren eta esperimentazioaren bidez gorputza eta ahotsaren jabetza - Tailerren ikuspen globala oso zabala da, bertan ikasleen kapazitate espresiboak, musikalak, intelektualak eta motrizeak garatuko dira - Kantuen errepertorio egokia Adina - 2014 urtean  jaiotako haurrak, heldurik gabe Iraupena, datak eta tokia - 4 saio - Martxoak 2, 9, 16 eta 23 - Ortziral arratsaldetan, 17:00etan - 50...
irakurri gehiago»

EUSKADIKO IKASLEEN ORKESTRA TXIKI

EUSKADIKO IKASLEEN ORKESTRA TXIKI

Maddi Mellado ikasleak EIO txiki (Euskadiko ikasleen orkestra)rako frogak egin zituen abenduaren hasieran eta aukeratua izan da bertan jotzeko.  ZORIONAK!!!


irakurri gehiago»

ARRASATEKO AKORDEOI LEHIAKETA

ARRASATEKO AKORDEOI LEHIAKETA

Naroa Otamendik, Arrasateko Akordeoi Lehiaketan, B maila taldeko urrezko domina lortu du joan den asteburuan “Princesa acordeón!!!” eta “Fandango Vasco” kantak jo ondoren. ZORIONAK!!!!


irakurri gehiago»

Facebook